Urte txarra ari da izaten 2013a saltoki txikientzat. Abuztua ere iazkoa baino txarragoa izan zen. Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, batez beste, iaz baino %8 gutxiago saldu zen, eta Nafarroan, %4,6 gutxiago. INE Espainiako Estatistika Erakundeak emandako datuen arabera, aurtengo lehen zortzi hilabeteetan, dagoeneko %8,1eko eta %5,3ko jaitsierak pilatu dira.
Txikizkako merkatuaren barnean, gainera, azpisektore guztietan nabari da kontsumoaren jaitsiera, elikagaietan, gasolindegietan, etxeko osagarrietan... Enpleguan ere nabari da jaitsiera, baina maila apalagoan. Urtarriletik abuztura %1,1ean murriztu da langile kopurua EAEn, eta %1,6 Nafarroan.