Herenegun egin zuten azken bilera Arabako merkataritzako langileek eta Unimoda patronalak. Ez zuten akordiorik erdietsi ordea. Hala, azken orduko ezustekorik ezean, beherapenetako lehen egunean greba egingo dute sektoreko langileek. ELAk, CCOOk eta UGTk egin dute deialdia.
Soldata da bi aldeen arteko eztabaidagai nagusia. KPI+%1,25eko igoera eskatzen dute langileen ordezkariek. Horrez gain, izatezko bikoteek ezkonduen eskubide berberak izatea eta uztaileko azken bi larunbatetan dendak ixteko eskatzen dute. Patronalak, ordea, KPIa adinako soldata igoera eta urtean hogei ordu gehiagoan lan egitea proposatu du.
Mila eurotik behera
Sindikatuetako ordezkariek piketeak osatuko dituztela aurreratu dute. Gainera, merkataritzako patronaleko presidentearen dendaren aurrean bilduko dira protesta egiteko. Enpresaburuek proposatutako neurriak onartuz gero, lehendik ere txarrak diren lan baldintzak okertu egingo liratekeela adierazi dute sindikatuek. Sektoreko langile gehienek mila euroz azpikosoldata dutela gogorarazi dute.
Merkataritzako grebarekin hasiko da merkealdia Araban
Soldata igoera, izatezko bikoteentzat eskubide gehiago eta uztaileko bi larunbatetan arratsaldez ixtea eskatzen dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu