ekoNOMIA

Merkelek dio Europako finantza arloa arautu egin behar dela, "espekulazioa saihesteko"

Alemaniako kantzilerraren ustez, "Greziako krisitik ikasi" egin behar da. 110.000 milioi euroko laguntza jasoko du Greziak.

2010eko maiatzaren 3a
17:25
Entzun
Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak gaur esan du "Europako finantza arloa arautu" egin behar dela "espekulazioa saihesteko". Haren aburuz, "Greziako krisitik ikasi" egin behar da. "Batetik, ez ditugu erregulazio mekanismoak behar bezainbeste garatu eta, bestetik, Alemaniako Gobernuak Egonkortasun Plana babesteko kontrol tresnak garatu behar ditu".

Merkelek eurogunea egonkortzeko lege proiektua eramango du Alemaniako Parlamentura asteazkenean, baina aipatu du, Greziari maileguak emateaz gain, eztabaidarekin jarraitu behar dela.

110.000 milioi euroko laguntza

Krisiari aurre egiteko guztira 110.000 milioi euroko laguntza jasoko du Greziak: 80.000 milioi euroguneko herrialdeek emandakoak izango dira eta 30.000 milioi Nazioarteko Diru Funtsarenak.

Europako Banku Zentralak gutxieneko kalifikazio baldintzak kenduko dituela iragarri du eta Greziak igorritako edo bermatutako bono guztiak onartuko dituela. Erabaki horiekin, Greziako finantza eta ekonomia arazoei kontrolpean eustea espero dute eta merkatuek euroarekiko konfiantza berreskuratzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.