Merkelen merkealdiak?

Joseba Barandiaran Andueza.
2010eko maiatzaren 20a
00:00
Entzun
Beheranzko apustu erabat espekulatzaileak debekatzeko alde bakarreko pausoa eman du Alemaniak, zenbait zor eta akzioren gainean. Ondorioz, Merkeli merkealdiak eragitea egotzi diote, burtsan bederen. Luze gabeko eraginez harago, ikuskizun dago horrek apustuak euroaren edo burtsa indizeen kontrako bihurtuko ote dituen. Dena den, ezegonkortasuna Merkelen neurriak baino lehenagokoa izan arren, ahobatezko jaitsierak izan ziren atzo: 2.751 milioiren salerosketa eta %2,61ko jaitsiera Ibex-35en kasuan, 9.400 puntuen bueltan kulunkatzeraino. BBVA (-%3,8) eta Santanderren (-%2,6) gainean salmenta konpultsiborik ez zen izan; boskote batek jasan zituen, ordea, %5na pasako galerak: Telecinco, Gamesa, Abengoa, Arcelor eta Sacyrrek, alegia. Jaitsieren alderdi ona da akzioen erakargarritasuna handitzen duela, enpresen mozkinak finkoak badira. Zer esanik ez mozkinen zati handi bat Espainiatik at lortzen bada, Edurnezuriren (-%1,31) kasuan lez.



Air France-KLM. Martxoan amaitu ekitaldi fiskalean, Air France-KLM (-%4,77) aire garraio konpainiak 1.559 milioiren galera pairatu du; aurreko ekitaldiko 814 milioiren galerak ia bikoiztuz. Bidaiari jaitsiera, sumendia nahiz erregaia, dena kontra (izan) du.



Salmentak. Salmenta oldeak Europa osoa jo zuen atzo. Horren erakusgarri Ibex-35 nahiz Eurostoxx-50 (-%2,92) indizeen osagaien ahobatezkotasuna: galerak guztientzat. Europako tropelean, %5az gorakoak, Arcelor eta Unicreditoren kasuan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.