Zerga sistema

Mikel Aranbururen ustez, "bete dira" errenta zergaren erreformaren helburuak

Nafarroako Ogasun kontseilariak azpimarratu du hobekuntzak izan direla bai progresibitatean bai diru bilketan.

Mikel Aranburu Nafarroako Ogasun kontseilaria, artxiboko irudian. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
Irune Lasa.
2018ko irailaren 11
14:23
Entzun

"Diru bilketaren eta, oro har, zerga sistema osoaren hobekuntzak gastu sozialaren hobetze nabarmena ekarri du". Mikel Aranburu Nafarroako Ogasun kontseilariak balioespen positiboa egin du PFEZ pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren 2016. urteko kanpainaz, gaur Nafarroako Parlamentuan egindako agerraldian.

Kontseilariaren ustez, "bete dira" 2015. urtean errenta zergan egindako erreformaren helburuak. Zergaren progresibitatea sendotzea eta errenta handienek gehiago ordaintzea ziren helburu horiek, eta bilketa handitzea.

"Aitorpenen %44k —18.000 euro artekoak— aurreko urtean baino gutxiago ordaindu dute; aitorpenen %5etan ez da aldaketarik izan; aitorpenen %19k —20.000tik 30.000 euro artekoak— gehixeago ordaindu dute, baina soilik bi euro hilean; eta aitorpenen %31k —30.000 eurotik gorako errentei dagozkienak— gehiago ordaindu dute, baina modu progresiboan", azaldu du Aranburuk.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.