Milioi bat sinadura aurkeztu dituzte UGTk eta CCOOk lan erreformaren aurka

2011ko ekainaren 17a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Herri Ekimen Legegilea aurkeztu zuten atzo Kongresuan, Espainiako bi sindikatu nagusiek, UGTk eta CCOOk, joan den urtean onartutako lan erreforman atzera egin dadin. Ekimena babesteko, 1.058.752 sinadura bildu dituzte, tramitea gainditzeko behar zirenak halako bi. UGTko eta CCOOko idazkari nagusiek, Candido Mendezek eta Ignacio Fernandez Toxok, sinadurak eraman zituzten, IUko diputatu Gaspar Llamazaresekin batera.

Erreforma onartu zenetik langabezia handitu egin dela eta ez duela enplegua sortu salatu dute Mendezek eta Toxok. Espainiako Gobernuak sinadura bilketa errespetatzen duela adierazi du, baina lan erreformak indarrean jarraitu behar duela azaldu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.