Espainiako bi sindikatu nagusiek, UGTk eta CCOOk, joan den urtean onartutako lan erreforman atzera egin dadin Herri Ekimen Legegilea aurkeztu zuten atzo Kongresuan. Ekimena babesteko, 1.058.752 sinadura bildu dituzte, tramitea gainditzeko behar zirenen halako bi. UGTko eta CCOOko idazkari nagusiek, Candido Mendezek eta Ignacio Fernandez Toxok, sinadurak eraman zituzten, IUko diputatu Gaspar Llamazaresekin batera.
Erreforma onartu zenetik langabezia hazi dela eta ez duela enplegua sortu salatu dute Mendezek eta Toxok. Espainiako Gobernuak sinadura bilketa errespetatzen duela adierazi du, baina lan erreformak indarrean jarraitu behar duela defendatu du.
Milioi bat sinadura aurkeztu dituzte UGTk eta CCOOk lan erreformaren aurka
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu