Mitxel Lakuntza ELA sindikatuko idazkari nagusiari egindako elkarrizketa argitaratuko du BERRIAk igandean. Hona elkarrizketan esandakoetako batzuk:
—«Aldundien arteko eztabaida muturreko liberalen eta neoliberalen artekoa da gaur egun».
—«CCOO eta UGTren arazoa da 2011n beraiek sinatutako pentsio erreforma aldatzeko egin behar dugula greba».
—«Asaldatuta gaude Podemosen jarrerarekin. Tragikoa da: zer aldatu da gehiago, [EAEko] aurrekontuak ala Podemos?».