Berehalako erantzuna izan du FVEM Bizkaiko metaleko patronaleko presidente Jose Luis Lopezek herenegun egindako adierazpenak. Sindikatuen adostasun faltari egotzi zion sektoreko lan hitzarmena ez berritzearen errua: «Gaur-gaurkoz, sindikatuak ez dira ados jartzen hurrengo bileraren eguna zehazteko ere. Horrela zaila da».
Bada, bilera egun bat baino gehiago adostu dute ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek: hamazortzi hilabetez blokeatuta dagoen lurraldeko lan hitzarmenaren negoziazioa bideratzeko mobilizazio egutegi bateratu bat ondu dute.
Gaur goizean, 11:30ean, Eusko Jaurlaritzak Bizkaiko hiriburuan daukan egoitzaren aurrean elkartuko dira lau sindikatuetako ordezkariak, eta bertan emango dute mobilizazioen egutegiaren berri.
Mobilizazio egutegi bateratua adostu dute sindikatuek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu