Lan gatazka

Mugagabeko greba hasi dute Astigarraga Auton

Langile guztiak kaleratu eta auto saltokia itxi nahi du haren jabeak, ELAk ziurtatu duenez.

Iker Aranburu.
2016ko irailaren 20a
07:56
Entzun 00:00:0000:00:00

Duela ia 30 urte sortutako auto saltokia da Astigarraga Auto. Renault eta Dacia marketako autoak saltzen eta konpontzen ditu, eta gaur egun 27 langile ditu. Agirien bidez ELAk eta CCOOk azaldu dutenez, langile guztiak kaleratu eta enpresa ixteko erregulazio espedientea aurkeztu du zuzendaritzak. Enpresaren jabea Roberto Capdequi da, "epe luzerako bideragarritasun plan bat egin beharrean, epe motzean etekin gehiago atera nahi dituen enpresari gipuzkoarra". CCOOk azaldu duenez, Renaultek bere autoak saltzeko baimena kentzeak eragin du saltokiaren itxiera.

Auto berrien merkatua gorantz doala gogorarazi du ELAk. Zehazki, aurtengo lehen zortzi hilabeteotan iazkoetan baino %1,8 gehiago saldu dira. Gipuzkoan, gainera, %4,81 ari da hazten merkatua. 

Saltokiaren eta tailerraren itxiera salatzeko mugagabeko greba hasi dute langileek. "Enpleguaren aldeko borroka luze bat izango da, eta gizartearen eta instituzio publikoen laguntza beharko dugu, bakoitza bere neurrian", azaldu du ELAk.

Mobilizazioen bidez nahi dute enpresak erregulazio dosierra bertan behera uztea, eta lantokiaren jarraipena ziurtatuko lukeen irtenbide bat bilatzea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.