Munduko aire konpainiarik handiena sortuko dute
NEW YORK. AEBetako United eta Continental aire konpainiek bat-egitea hitzartu dute. Eta munduko aire enpresarik handiena izango da emaitza. 3.300 milioi dolarretan balioetsi dute operazioa, eta pareko bi enpresaren arteko bat-egitea izango da. Itxura guztien arabera, Uniteden izena eta egoitza mantenduko ditu konpainia berriak. Gastuak murriztea da bi enpresen helburua.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu