Nazioarteko Diru Funtsak iragarri du aurten %4,2 igoko dela munduko ekonomia, hazten ari diren merkatuen bultzadari esker. Hasieran pentsatu baino hazkuntza handiagoa izango da.
Hobekuntzak abiadura desberdinetan emango direla esan du gaur Nazioarteko Diru Funtsak. "Uste baino sendoagoa izan da munduko susperraldia, eta erritmo desberdinetan ari da goraka aktibitate ekonomikoa: mantso herrialde boteretsuetan, indar handiagoarekin hazten ari diren herrialdeetan". Asian ari da gora egiten nabarmen.
ekoNOMIA