Nazioarteko finantza merkatuetan likidezia gabeziak sortutako egoerari aurre egiteko eta krisia larri ez dadin elkarrekin aritzea erabaki dute munduko sei banku zentral nagusiek: EBZ Europako Banku Zentralak, Fed AEBetako Erreserba Federalak, Ingalaterrako Bankuak, Kanadako Bankuak, Suitzako Banku Nazionalak eta Japoniako Bankuak.
Orain arte, bakoitza bere aldetik ibili da merkatuetan dirua txertatzen likidezia areagotzeko, baina azken egunetako porrot eta joerak ikusita koordinatuta aritzeko premia ikusi dute.
Hain zuzen ere, Fedek merkatuan 180.000 milioi dolar(125.543 milioi euro) jartzea izan da elkarrekin erabaki duten lehen neurrietako bat. Europako Banku Zentralak, berriz, 40.000 milioieuro jarriko ditu; Suitzako Banku Nazionalak 10.000 milioi euro, Kanadakoak 10.000 milioi dolar eta 60.000 milioi dolar Japoniakoak.
Ekonomia