LAB sindikatuak gaur salatu duenez, Mungian (Bizkaia) Maxit enpresa itxiko dute azaroaren 1ean. 32 behargin dauzka enpresa horrek, eta Weber/Saint Gobain multinazionalarena da iaztik.
Lantokiko zuzendaritzak uztailaren 11n jakinarazi zien erabakia langileei, batzar batean. "Ixteko arrazoia egoera ekonomikoa ez dela esan zien, baizik eta teknikoa eta antolaketakoa", esan du LABek.
Itxiera hori ere "deslokalizazioak" eragindakoa dela dio sindikatuak, eta halako enpresen helburua, "prekarietatearen bidez, ahal den etekin handiena" lortzea dela.
LABek gaitzetsi duenez, Mungiako Udalak eta Eusko Jaurlaritzak multinazional hari bitarteko piblikoak eman zizkien, baina orain ez dute ezer egin itxiera eragozteko.
Ekonomia
Mungian 32 langileko enpresa bat itxiko dute
Itxiera "deslokalizazioak" eragindakoa dela salatu du LAB sindikatuak, eta halako enpresen helburua, "prekarietatearen bidez, ahal den etekin handiena" lortzea dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu