Erresistentzia kutxa

Muñoz erresistentzia kutxei buruz: “ELAk 38 urte daramatza ogasunen irizpideak errespetatzen”

Bizkaiko Foru Aldundiak sindikatuaren erresistentzia kutxatik dirua jaso duten grebalarien izenak eskatu dizkio sindikatuari, baina dokumentu hori oraindik ez da iritsi ELAren egoitzara.

jarraia148712.jpg
Lander Muñagorri Garmendia.
2018ko otsailaren 5a
19:14
Entzun

El Diario Norte hedabide digitalak eman zuen albistea, atzo: 2014 eta 2017 bitartean ELAren erresistentzia kutxatik dirua jaso duten grebalarien izenak eskatu dizkio Bizkaiko Foru Aldundiak, baita diru kopuru zehatzak ere. Sindikatuak agerraldia egin du gaur goizean, eta Adolfo Muñoz idazkari nagusiak azaldu du oraindik ez dutela jaso dokumentu hori. “Are gehiago: hilabete bada aldundiak badaukala albiste horren arabera eskatzen digun informazio guztia”. Azken 38 urteetan, erresistentzia kutxarekin betetzen ditu sindikatuak greba egiten ari diren langileen beharrak, eta Muñozek argitu nahi izan du ogasunen irizpideak errespetatzen dituztela. “Gaur arte, kutxatik jasotako dirua ez da sekula laneko errenta moduan onartua izan”, eta horregatik ogasunen irizpideak bere egin dituztela azaldu du. Bizkaiko erresidentzien grebak 370 egun iraun zuen, eta erresistentzia kutxa ezinbesteko tresna bat izan zen mobilizazio horri eutsi ahal izateko. Bizkaiko Foru Aldundiari zuzenean eragin zion gatazka hark.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.