Sindikatuak

Muñozek dio Jaurlaritzak aitortu diola bazegoela ELA eta LAB legez kanpo uzteko eskaera

Iazko azaroan, ELAk eta LABek Confebaski egotzi zioten bi sindikatuak "legez kanpo uzteko" prozedura martxan jartzea.

Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusia. LUIS JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS
2015eko apirilaren 22a
17:14
Entzun 00:00:0000:00:00

Ustez Confebaskek CEOEri bidalitako agiri bat eskuratu zuten ELAk eta LABek azaroan. Balizko agiri horretan bi sindikatuak «paretik kentzeko legea» eskatzen zuen Confebaskek. Patronalak «erabat» ukatu zuen agiri hori berea zela eta sindikatuak legez kanpo uztea eskatu zuela. Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiaren esanetan, ordea, Eusko Jaurlaritzak "pribatuan" aitortu dio Confebasken agiri hori bazegoela.

Muñozek, bestalde, Jaurlaritzaren jarduna gaitzetsi du. Adierazi du "bi mezu" kaleratzen dituela gobernu berak, baina bat nagusitzen dela guztien gainetik: "Jaurlaritza Confebaskekin dago, aurkezten dituen planteamendu guztietan". 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.