Murrizketa «atzerakoienak» direla salatu du Amaiurrek

2012ko uztailaren 14a
00:00
Entzun
Amaiurrek salatu du Espainiako Gobernuak egindako «murrizketak eta gizarte erasoak» azken urteetako «atzerakoienak» direla. Haren esanetan, hartutako neurriek langileei soilik eragiten diete, eta gaineratu du ez dutela hartu neurri bakar bat ere «dirua dutenei» eragiten diena. Izan ere, uste du bankuen eta finantza korporazio handien interesei makurtzen zaiela Espainiako Gobernua. Gainera, adierazi du argi geratu dela «inposizio antidemokratiko nabarmen bat» izan dela, PPk eta UPNk biztanleriaren %20 baino ez dutelako ordezkatzen.Arrazoi demokratikoengatik, ekonomikoengatik eta sozialengatik esparru burujabea exijitu du arlo ekonomikoan eta finantzarioan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.