ekonomia

Murrizketa gehiago egingo dituela iragarri du Eusko Jaurlaritzak

Gizarte zerbitzuak, soldata publikoak, enplegua sustatzeko laguntzak eta enpresarien laguntzak ez dituzte ukituko, Idoia Mendiak esan duenez.

2011ko ekainaren 21a
14:32
Entzun 00:00:0000:00:00

Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak jakinarazi du zerga bilketa ez dela "hain ona" izaten ari eta, ondorioz, murrizketa gehiago egin beharko dituztela aurten. Ez du argitu non egingo dituzten murrizketak. Bai, aldiz, non ez duten sartuko guraizea: "Ez ditugu murriztuko gizarte zerbitzuak, ez ditugu murriztuko soldata publikoak, enplegua sustatzeko laguntzetatik ez dugu dirua kenduko, ezta enpresarien laguntzetatik ere".

Uda ondoren hasiko da Jaurlaritza plana ezartzen. Carlos Agirre Ekonomia eta Ogasun sailburuak emango ditu urte honetako bigarren murrizketa planaren xehetasunak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.