Lan osasuna

Mutualiaren prebentzio adarra erosi du IMQk

Hemeretzi zentro izango ditu IMQ Prevencionek, eta 5.000 enpresari emango die zerbitzua lan osasun kontuetan. 

Mutualiaren ekitaldi bat, artxiboko irudi batean. GORKA RUBIO / ARGAZKI PRESS
Iker Aranburu.
2014ko irailaren 16a
11:27
Entzun 00:00:00 00:00:00

Igualatorio Medico Quirurgico (IMQ) taldeak kudeatuko du aurrerantzean Mutualiaren prebentzio saila. Gaur goizean jakinarazi dute salmenta akordioa, dagoeneko Espainiako Enplegu Ministerioaren eta Gizarte Segurantzaren baimena jaso duena.

IMQk iragarri du ez duela aldaketa handirik egingo: 235 langileei eutsiko die, eta oraingo zuzendaritzak —Jesus Dalmau buru duela— karguan jarraituko du.

Osasunaren eta aseguruen arloan aritzen den konpainia da IMQ. Guztira 4.759 langile ditu, eta iaz 379 milioi euro fakturatu zituen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.