Sindikatuek, nork bere aldetik, mobilizazioak egin dituzte gaur Lan Osasunaren Nazioarteko Egunean. Bilbon egin dituzte jendetsuenak. Elkarretaratze horien bitartez osasun sistema publikoa pribatizatzea egotzi diete mutualitateei. Batik bat mutualitateen legea izan dute kritikagai.
ELAk 600 lagunetik gora bildu ditu Confebasken atarian bukatu den manifestazioan. Leire Txakartegi eledunak salatu du, mutualitateen legearen bitartez, patronalaren esku ari dela geratzen langileen osasuna. Halaber, lan prekaritatea dela-eta, hainbat gaixotasun "ezkutuan" gelditzen direla gogorarazi du.
CCOOko EAEko idazkari nagusi Unai Sordok lan istripuak lotu ditu prekaritatearekin. Eta UGTko EAEko idazkari nagusi Raul Arzak mutualitateak zein osasun zerbitzuak langileen polizia eta fiskal bilakatzea deitoratu du.
LABek ere pribatizazioa izan du salagai. BIlbon ez ezik, Donostian ere deitu du protesta.