Nabucco gasbidea hasteko akordioa sinatu dute
ANKARA.2010ean hasiko dira eraikitzen Kaspiotik eta Asiako erdialdetik Europa mendebaldera gasa eramateko Nabucco gasbidea.Hitzarmena izenpetu zuten atzo Turkia, Bulgaria, Errumania, Hungaria eta Austriako gobernuburuek. 2014rako amaitu nahi dute, eta urtean 31.000 milioi metro kubiko gas eramango ditu. Europarentzat funtsezko proiektua da, Errusiarekiko menpekotasuna hausteko.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu