Lanuztea

Nafarroako garabi enpresek ere bat egin dute grebarekin

Nafarroako garabi enpresak greban dira bart gauerdiaz geroztik; beraz, Hego Euskal Herri guztira zabaldu da protesta hori —Araba, Bizkaia eta Gipuzkoakoek ostegun gauerdian hasi zuten lanuztea—. Nolanahi ere, Nafarroako garabi enpresen artean dezenteko zatiketa dago grebari dagokionez, eta oraingoz greba lau egunez egitea erabaki dute.

2005eko urtarrilaren 22a
16:36
Entzun 00:00:0000:00:00
Nafarroako garabi enpresek atzo arratsaldean egin zutenprotestarekin bat egingo zutenetz erabakitzeko batzarra, eta kolektibo horretako kideen artean iritzi desberdinak nabarmendu ziren arren, azkenean, grebarekin bat egitea erabaki zuten. Bart gauerditik hasita lau egunez izango dira lanuztean Nafarroako garabi enpresak.

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoakoek, berriz, herenegun hitzartu zuten grebara jotzea.

Aseguru etxeekin duten konponeziaren ondorioz daude garabi enpresak lanuztean: zehazki, hondatutako ibilgailuak errepideetatik jaso eta garraiatzeagatik aseguru etxeek ordaintzen dietenarekin ez daude konforme. Garabi enpresen arabera, 49 euro ingurukoa da ibilgailu bat jaso eta garraiatzearen kostua, eta aseguru etxeek 23 baino ez dietela ordaintzen salatu dute.

Hego Eusal Herrikoak ez ezik, Espainiako Estatuko lurraldeetako garabien %80k egin du bat protestarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.