Hala ere, urte batetik besterako datuak aintzat hartuta, Bizkaian izan du KPIak igoerarik handiena: kontsumoko ondasunak %2,9 garestiago ziren aurtengo azaroan iazkoan baino. Nafarroan % 2,8koa izan da urte batetik besterako tasaren igoera, eta Gipuzkoan eta Araban, ostera, %2,5koa.
Ondasunen eta zerbitzu atalen artean, jantziena eta oinetakoena izan da azaroan gehien garestitu dena Hego Euskal Herri osoan. Nafarroan, esate baterako, %8 igo ziren arropen eta oinetakoen prezioak joan den hilean.
INE Espainiako Estatistika Institutuak eman ditu datu horiek guztiak.
Ekonomia