Nafarroan 180 milioi ordaindu dira otsailera arte Next Generation funtsen bidez

Europako Next Generation funtsen inguruko webgunea aurkeztu du Jose Luis Arastik. Nafarroako Gobernuarentzat, gaur-gaurkoz, 537,5 milioi euro daude izendatuak

Iruñeko Alde Zaharrreko Rozalejo jauregia zaharberritzeko obrak, 2023ko otsailean.
Iruñeko Alde Zaharrreko Rozalejo jauregia zaharberritzeko obrek Next Generation funtsak jasoko dituzte. Memoria arloko politika publikoen gune izango da 2017tik 2018ra Maravillas gaztetxea izandakoa. JESUS DIGES / EFE
joxerra senar
2024ko apirilaren 8a
11:50
Entzun

Europako Next Generation funtsetik 537,5 milioi euro jasoko ditu Nafarroak, eta, otsaileko azken datuen arabera, 180,8 milioi euro ordaindu egin dituzte

Otsaileko datuak funtsen inguruko webgune berrian daude jasota. Hain zuzen ere, webgune horren edukia laburbildu dute Jose Luis Arasti Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun kontseilariak eta Julio Cifrian Ekonomia-Next Generation arloko zuzendariak.

Funtsen kudeaketa administratiboa eta prozedura konplexua denez, azalpen eta argibide ugari daude webgunean. Enpresentzat, norbanakoentzat eta udalentzat pentsatua da. Arastiren arabera, «intuitiboa» da, nabigatzeko erraza, eta, aurrekoarekin alderatuta, «osoagoa». «Borondatea dugu herritarrei funts hauen inguruko informazio azpimarragarri guztia emateko eta aholkularitza eskaintzeko».

Bertan, funtsen inguruko azalpen orokorrez gain eta zalantzak argitzeko erantzunez gain, beste hainbat atal ditu: hala nola deialdiak eta lizitazioak; albisteak; informazio juridikoa edo proiektuen finantzaketa.

Aurki, Next Generation funtsen bilakaerari buruzko argibideak eman beharko ditu Arastik Nafarroako Parlamentuan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.