Nafarroan bi pertsona atxilotu dituzte, lan esplotazioagatik

Biktimek 17 orduko lanaldiak egiten zituzten, eta kanpin denda batean bizi ziren.

Eraikuntza sektoreko langile bat. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
Eraikuntza sektoreko langile bat. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
jokin sagarzazu
2025eko uztailaren 29a
14:40
Entzun 00:00:0000:00:00

Espainiako Poliziak bi gizon atxilotu ditu Nafarroan lan esplotaziorako gizakien salerosketa egitea leporatuta. Ikerketaren arabera, biktimak eraikuntzaren sektorean lan egiten zuten, lanaldi oso luzeak egiten zituzten —17 ordu baino gehiago egunean—, eta kanpin denda batean edo ibilgailu batean lo egiten zuten.

Horrez gain, langileei pasaporteak kentzen zizkieten, jatorrizko herrialdera itzul ez zitezen, eta haien mugimendu guztiak kontrolatzen zituzten. Lanaldi luze horien truke soldata oso txikiak jasotzen zituzten, bidaiaren gastuak ordaintzeko jasotako diru laguntzak kitatzeko aitzakian.

Poliziak salaketa anonimo baten bidez hasi zuen ikerketa. Horren arabera, atxilotuetako bat Perura joaten zen, eraikuntza sektorerako langile bila. Hautagaiei bidaiarako diru laguntza bat eskaintzen zien. Beste atxilotua langileekin bizi zen eta haien mugimenduak kontrolatzen zituen.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.