ekoNOMIA

Naval itsas errotak egiten hasteko abalak lortu direla adierazi du Patxi Lopezek

Sestaoko ontziola enpresak finantza erakundeekin kontratuak egin ahal izango ditu, Jaurlaritzako lehendakariaren arabera. "Pauso erabakigarria" dela dio eta Naval "merkatu berrian" sartuko dela.

2010eko apirilaren 21a
17:14
Entzun 00:00:0000:00:00
Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak gaur jakinarazi duenez, Naval Sestaoko ontziola enpresaren etorkizunera begirako "pauso erabakigarria" eman da, enpresa aurrerantzean itsas errotak egiten hasteko abalak onartu zituelako atzo CESCEk (Espainiako Esportazioetarako Kreditu Aseguruen Konpainia). Ondorioz, Lopezen arabera, abal horiekin Navalek finantza erakundeekin kontratuak egin ahal izango ditu. Jaurlaritza CESCEren eta enpresaren artean bitartekari aritu dela esan du lehendakariak.

Navalek ontziolak eraikitzeari utzi egingo lioke, Lopezek emandako informazioaren arabera, eta "merkatu berrian" sartuko litzateke. "Egonkortasuna emango lioke merkatu berriaren zatia bereganatzeak eta, hala, gure ekonomian estrategikoa den alor horren berreskurapena letorke".

LeaderShip konferentzian egin ditu adierazpenok -ontziolen industriari buruzko foroa da LeaderShip-. Navaleko Langileen Batzordeak adierazi du ez zaiola gustatu Lopezek jendaurrean ematea albiste hori, Euskadi Irratiak esan duenez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.