Naval ontziolak beste bi urterako lana lortu du
SESTAO. Jan de Nul armadorearentzat beste ontzi bat egiteko kontratua lortu du Navalek. Datozen hilabeteotan hasiko dituzte lanak, eta 2012. urtea bukatu aurretik entregatzeko konpromisoa lortu du Sestaoko ontziolak. Otsailean armadore berdinarentzat bukatutako Simon Stevin mea-ontziaren antzekoa da orain egin beharko duena. Estilo horretako itsasontzirik handiena izan zen.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu