Navalentzako ontzi berri bat lortzeko lana, «ondo»
    BILBO. Sestaoko (Bizkaia) Naval ontziola Qatarko Halul Offshore Services Companyrekin negoziatzen ari da, ontzi bat egiteko kontratua hitzartzeko. Navalgo enpresa batzordearen arabera, zuzendaritzak esan die negoziazioak «ondo» doazela. Kontratua lortuta ere, Navalek 126 langile kaleratzeko asmoari eutsiko dio, hasieran iragarri baino 24 gutxiago.
    
    
        
        
            
                Iruzkinak
            
            
                Ez dago iruzkinik
            
        
                    Ordenatu
                    
                
            