Navali kontratu berri bat lortzeko behar zuen abala onartu diote

Ontzigintza sektore estrategikotzat jotzeko eskatu diote Bilbon bildutako erakundeek Europako Batzordeari

Mikel Carramiñana.
Bilbo
2010eko apirilaren 22a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Kontratu berririk gabe hogei hilabete inguru eman ondoren, Sestaoko (Bizkaia) Naval ontziolak lan zama berria lortzeko aukera izango du. Horretarako behar duen finantzaketarako bermeak, behintzat, herenegun baimendu zituen CESPE Espainiako Esportaziorako Kredituetarako Aseguru Konpainiak. Hala jakinarazi zuen atzo Patxi Lopez lehendakariak Bilbon, European LeaderSHIP topaketaren hasieran.

Abalei esker, kontratua sinatzeko alde biek beharko duten finantzaketa negoziatu ahal izango dute bankuek. Eusko Jaurlaritza bitartekaritza lanetan aritu da CESPErekin.

Asteotan jakinarazi dutenez, Alemaniako Bard ontzijabearekin ari da negoziazioetan CNN Navaleko jabea. Itsasoan aerosorgailuak garraiatu eta jartzeko ontzia Sestaon eraikitzeko akordioa ixtea «gero eta gertuago» dagoela ziurtatu du Lopezek. Bezeroa, gainera, «ibilbide luzerakoa» izatea espero dute Jaurlaritzak zein ontziolak.

Sektorearen eskakizunak

Euskal Herriko zein Europako ontzigintzako hainbat enpresa eta erakundeko ordezkariek sektorearen egoera aztertu dute European LeaderSHIP jardunaldian. Hausnarketa eta ondorio nagusiak Europako Batzordeari helaraziko dizkiote maiatzeko bileran eztabaidatu ditzaten. Eskaera nagusia ontzigintza sektore estrategikotzat jotzea izango da. Bestelako eskakizunak, krisiaren eragina arintzeko, finantzaketa errazteko eta eskaera suspertzeko neurriak dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.