NDF Nazioarteko Diru Funtsak zerga berezi bat sortzea proposatu die estatuei, pandemiak eragin duen defizitaren eta zorraren gorakadari aurre egiteko. Errenta altuek eta, oro har, abertsek pagatuko lukete NDFk irudikatu duen zerga, baina bakarrik aldi batez, egoera ekonomikoa onbideratzen den arte.
"Agintariek aintzat har dezakete errenta altuei eta aberatsei aldi batez zerga berezi bat ezartzea pandemiak eragin dituen beherrei erantzuteko", esan du Vitor Gasparrek, NDFko Gai fiskalen ataleko buruak. Funts horrek oinarrizko zerbitzuak bermatuko lituzke, Gasparren ustez, eta Gizarte Segurantzako sareak indartu. "Pandemiaren aurretik zeuden desberdinatasunak handitu egin dira", ohartarazi du: "haustura soziala eta politikoa ekar dezakeen gurpil eroa sor daiteke desberdintasunaren inguruan".
Kristalina Georgieva buru duen erakundeak Zaintza fiskala txostena plazaratu du, eta bertan jaso du aberatsen zergaren proposamena. NDFk dio agintaritzak martxan jarritako laguntza fiskalek eragotzi dutela are enplegu gehiago galtzea, baina ohartarazi du herrialdeen defizit eta zor mailak asko igo direla, "aurrekaririk gabeko mailan". BPArekiko batez besteko defizita, 2020. urtean, %11,7koa da, ekonomia aurreratuetan, eta %9,8koa gorabidean dauden ekonomietan. Herrialde probreetan %5,5ekoa da batez besteko defizita BPGarekiko.