Arrantza

Nazioarteko zientzialariek Bizkaiko Golkoan antxoak harrapatzea debekatzeko aholkua eman dute

Itsasoa Esploratzeko Nazioarteko Batzordeak esan duenez, hobe da Bizkaiko Golkoan antxoarik ez arrantzatzea, eta beraz, "berehala" debekatzeko aholkua eman du. Antxoa suspertuko denaren bermea izan arte bederen debekua ez kentzeko aholkua eman dute, gainera. Bizkaiko eta Gipuzkoako arrantzaleek "gustura" hartu dute berria.

2005eko ekainaren 6a
16:31
Entzun
Europako Batzordeak arrantza debekatu edo ez erabaki behar du, eta horretarako esku artean dituen txostenen aurrerapen bat argitaratu du gaur Itsaso Esploratzeko Nazioarteko Batzordeak.

Gipuzkoako kofradien presidente Jaime Tejedorrek jakinarazi duenez, txostena gustora hartu dute beraiek. Izan ere, horrela Lapurdiko eta Frantziako arrantzaleek antxoa harrapatzeari utziko diotela uztera behartuko direla uste dute. Beraien iritzian "ez da ez justua eta ezta arrazoizkoa ere", zientzialariek gelditzeko aholkua ematen duten bitartean haiek arrantzak segitzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.