NDFk are atzeraldi handiagoa aurreikusi du Espainiarentzat

2012ko uztailaren 28a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Lehenik, murrizketa handiak ezartzeko aholkua ematen da, eta, ondoren, aurreikusten da atzeraldia handiagoa izango dela murrizketa horien ondorioz. Horixe egin du Nazioarteko Diru Funtsak. «Zorroztasun fiskalaren neurri berriek eragin handia izango dute hazkundean, batez ere 2013an». Aurten ekonomia %1,7 atzeratuko dela kalkulatu du, eta datorren urtean, berriz, beste %1,2 —PPren gobernuak 2013rako %0,5eko atzeraldia espero du—. NDFren arabera, hazkundea 2014an etorriko da.

NDFren ustez, aurten defizita%6,3 izango da; 2013an, %4,5; eta 2016ra ez da jaitsiko %3ra arte. Hots, EBk eskatutakoa baino bi urte gehiago beharko ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.