Negoziatu gabe, Selak-ek zortzi langile kaleratu ditu
DONOSTIA. Hirugarren erregulazio espedientea amaitu berritan, Hernaniko Selak enpresak zortzi langile kaleratuko dituela salatu du UGTk. Egoera «oso larrian» geratuko direla dio, langabeziaren zati bat amaituta dutelako dagoeneko. Neurri ez hain traumatikoak hartzea posible zen ikusteko negoziatzerik ere ez duela nahi izan gaineratu du. 74 langilek egiten dute lan Selaken.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu