Negu gorria ez da amaitu

joxerra senar
2009ko ekainaren 16a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Kimu berdeak ikusi nahi dituztenentzat, Europako Banku Zentralak errealitate gordina erakutsi zien atzo. Finantza egonkortasunari buruzko azken txostenean EBZk ondorioztatu duaurten eta hurrengo urtean 238.000 milioi euroko galera gehigarria izango dutela Euroguneko bankuak. Finantza sistema egonkortzen ez den bitartean, nekez etorriko da susperraldirik eta krisiaren areagotzeak sistemaren ezegonkortasuna areagotzen du, elkarren artean gurpil zoro geldiezina elikatuz. Negu gorria ez da amaitu inondik ere.Apirilean AEBetan bankaren galera handiagoak aurreikusi zituen Nazioarteko Diru Funtsak eta atzo, berriz, aurreratu zuen munduko motor ekonomikoaren susperraldia 2010eko udan etorriko dela. Urtebeteko negua luzeegi egingo zaielakoan, iragarpen beltzen ipar haizeak gogor astindu zituen Europako akzioak. Ibex-35a kimuez ahaztu eta %2,01 egin zuen behera. Parisko CAC-40k %3,2 utzi zuen. Eguneko galtzaile nagusia Mittal izan zen (-%4,9).



Espainiako Bankuak. Handitzen ari den berandutze tasari aurreko egiteko, biltegiak handitzen jarraitzen dute bankuek. Urtebetean %1,23tik %2,95era handitu da mailegua berandu itzultzen dutenen portzentaia, eta etorkizuneko zor horri aurre egiteko irabazietatik horniduretara dirua bideratzen ari dira bankuak. Martxora arte 4.052 milioi euroko irabaziak izan zituzten, iaz baino 21,5 gutxiago. Uneotan berandu itzulitako maileguen %75 estaltzeko ahalmena dute bankuek. Hala ere, BBVAko presidente Francisco Gonzalezek atzo aitortu zuen sisteman banku zonbiak badirela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.