Uzta jasotzen ari zen gizonezko nekazari bat hil egin da gaur Aristregin (Nafarroa), bere traktorea irauli ondoren. 14:22an izan da istripua. Foruzainek, oraingoz, ez dute hildakoari buruz xehetasunik eman.
Ezbeharrak sortu duen sute handia kontrolpean dago. Hala ere, sua erabat itzali arte lanean jarraitukodute Nafarroako Gobernuko hiru helikopterok eta Espainiako Gobernuko Ingumeneko hegazkin txiki batek.
LAB sindikatuaren arabera, aurten Euskal Herrian lan istripuetan hil den 42. behargina da gaurkoa. Iaz hala 125 zendu direla dio LABek.
lan istripua
Nekazari bat zendu da Aristregin, bere traktorea iraulita
Uzta lanean zebilen. Istripuak sortu duen sutea kontrolpean dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu