NEKAZARITZA POLITIKA BATERATUA. LUIS JAVIER TELLERIA . «Euskadi herrialde bat izatea nahi baldin badugu, nekazaritza behar dugu»

Leire Olaetxea.
DONOSTIA
2006ko martxoaren 1a
00:00
Entzun
«NPBrik gabe non egongo ginateke?», galdetu du Eusko Jaurlaritzako Luis Javier Telleriak; eta «ezin da pentsatu lehen sektorean gertatzen den guztia NPBk eragiten duela».

Nolakoak izan dira 20 urte hauek? @:Errotik aldatu da euskal lehen sektorea, eta Europakoa ere bai. NPBk eragingo zituen ziurrenik aldaketa horiek, baina hori gabe hobeto edo okerrago geundekeen ez daukat argi. Diru ugari ekarri du eta Europako Batasuneko lehen politika bateratua da; lehena eta bakarra. Sektorea modernizatzeko baliabideak bideratu ditu, eta berretsi nahi dut hori gabe zer gertatuko litzatekeen ez dakidala. Ekoizpena intentsiboagoa da, errentagarriagoa eta giza baliabide gutxiago behar ditu. Hortik aurrera, bakoitzak erabaki dezala.

Helburuak bete al ditu, bada? @:NPB interesen bidegurutze bat da, eta helburuak desitxuratzen dituzte gobernuen jarrera politikoek. Globalizazioak berak ere nabarmen eragin dio NPBri.

Eta onuragarria izan al da euskal baserritarrentzat?@:Oro har, NPBk ez du familien nekazaritzaren alde egin, eta, hortaz, ez gara onuradun nagusiak izan. Edonola ere, ona izan dela uste dut, diru baliabide jakin batzuk eman dituelako. NPBrik gabe non egongo ginateke orain? Mundu globalizatuan bizi gara eta ezin dugu pentsatu sektorean gertatzen den guztia NPBk eragiten duela, beste aldagai mordoa dago. Sektore estrategikoa da, eta guk Euskadi herrialde bat izatea nahi baldin badugu, nekazaritza behar dugu.

Diru banaketarekin kexu dira baserritarrak. @:Ni ere kexu naiz, bidegabea da eta. Lehen aipatu bezala, indar handia egiten dute herrialdeek beraien interesak defendatzeko. Ustiategiei eman beharreko laguntzek muga bat eduki beharko lukete.

MMEk hitzartuta, Europan esportaziorako laguntzak murriztuko dira 2013an, eta, era berean, NPBren laguntzak gutxitzen joango dira epe horretan. Zer gertatuko da gero?@:Esportaziorako laguntzak murriztuko dira, baina zalantzak ditut NPBrekin, ez daukat horren argi. Hori kenduta zer politika bateratu egongo da Europan? Europako Batasuna gabe geldituko ginateke. Edonola ere, hori gertatzen bada, herrialdeek emango dituzte laguntzak, eta, era horretan, Eusko Jaurlaritzak erabakiak hartzeko marjina handiagoa izango luke.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.