Nekazaritza soziala bultzatuko duten politikak nahi ditu EHNEk

Europako elikadura eta nekazaritza politikak egituratzeko bere proposamena aurkeztu du sindikatuak

Erredakzioa
Gasteiz
2010eko maiatzaren 27a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Europako Batasuneko Nekazaritza Politika Bateratua aldatzea nahi du EHNEk. «Elikadura burujabean, sozialean eta solidarioan» oinarritutako politikak aldarrikatu ditu, multinazionalen interesak beharrean, herritarren interesak ardatz izango dituztenak.

Hori horrela, 2013tik aurrerako nekazaritza eta elikadura politikak egituratzeko bere proposamena jasotzen duen idatzi bat aurkeztu zuen atzo, Gasteizen. Dokumentu hori alderdi politiko, diputazio eta gobernuei aurkeztuko die datozen asteetan, haien babesa eta atxikimendua lortzeko asmoarekin.

Europako Batasunean 2013tik aurrerako nekazaritza eta elikadura politiken lehentasunak ezartzeko eztabaida zabala egin beharko litzatekeela uste du EHNEk. Eta aurtengoa iruditzen zaio horretarako urterik egokiena. Sindikatuaren ustetan, Nekazaritza Politika Bateratua ez da gai izan sektoreak dituen arazoak konpontzeko, eta nekazaritza sozial eta iraunkorraren aldeko apustua egiteari ezinbeskoa deritzo.

Laguntza eta baliabide publikoek nekazaritzako aktiboentzat eta enpleguaren eta ingurumenaren mesedetan ari diren ustiapen eta ekoizpen metodologientzat izan beharko luketela adierazi du, gainera.

EHNEk aurkeztutako idatziak dioenez, banaketa enpresa eta industria handiei nagusitasuna kentzeko ekimenak jarri behar dira martxan, bai eta nekazaritza sektorera sartu nahi duten gazteei laguntzekoak ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.