Neurriak

2012ko uztailaren 21a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
1Langile publikoei Eguberrietako saria kentzea. Erabaki hori «nahitaez» hartu behar izan duela dio Barcinak. Beraz, iragarri du gobernuko kideei —bere buruari barne— eta administrazioko goi kargudunei ere kenduko diela saria.

2Autonomoen atxikipenak, %15ean. Autonomo eta profesional liberalen fakturetan %15 atxikitzen jarraituko du gobernuak. Espainian %21 atxikiko diete, abuztutik hurrengo urteko abendura arte.

3Dendentzako jaiegun gehiago eta merkealdien liberalizazioa. Espainiako Gobernuak zehaztu du dendek urtean 10 eta 16 jaiegun artean ireki ahalko dutela. Gobernua Merkataritzaren Behatokiarekin bilduko da, jaiegun kopurua zehazteko. Merkealdiei dagokienez, urte osoan egin ahalko dira merkealdiak eta eskaintza bereziak. Uda honetako merkealdia errespetatu egin beharko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.