Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) ekonomia "hondamenditik oso gertu" egon zen urtarrilean eta ordutik "aurrerapen handiak" lortu ditu. Hala adierazi du gaur Lawrence Summers AEBetako Gobernuko aholkulari ekonomikoak.
Barack Obamaren gobernuaren lehen sei hilabeteen balorazioa egin du, Nazioarteko Ekonomiaren Peterson Institutuan. "Urte hasieran ekonomia mugarik gabe behera zihoan", Summersen arabera,"baina orain egoera desberdina da".
AEBetako "ekonomia berriak" esportazioekiko menpekotasun handiagoa eta kontsumoarekiko txikiagoa duela adierazi du.
ekoNOMIA