Alemanian eta Espainian biztanleen %8,3 zeuden lanik gabe iaz. Herrialde baten eta bestearen egoera, ordea, aski ezberdina da gaur egun, eta ezberdinagoa izango da aurrerantzean. Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundeak (OCDE) argitaratu duen txostenaren arabera, Alemaniak %8,6ko langabezia tasa izango du 2010ean; Espainiak, berriz, %14,8koa. Iazko datuekin alderatura, %78,3 handituko da.
Bi urte barru, OCDE osatzen duten herrialde guztietan --Eslovakian salbu-- gaur egun baino langabe gehiago egongo dela iragarri du erakundeak. Hala ere, inoren egoera ez da okertuko Espainiarena beste. Batez beste, %8,5eko langabezia izango dute OCDEko kide diren Europako herrialdeek 2010. urtean. Bik soilik gaindituko dute %10eko tasa: Turkiak (%10,6) eta Espainiak (%14,6).
OCDEk dio Espainian izango dela langabe gehien 2010ean
Erakundeak egindako aurreikuspenen arabera, %14ko langabezia tasa izango du, iaz baino %78,3 handiagoa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu