Oliba olioak ere Eusko Label zigilua izango du
BILBO. Eusko Labeleko hamabi produktuek «bilakaera ona» izan zutela iaz esan du Kalitatea Fundazioak. 95 milioi euro fakturatu zituzten. Maiatzetik aurrera, oliba olioak ereEusko Label zigilua izango du. Hasiera batean, kantitate txikia ekoitziko dela esan dute fundazioko ordezkariek. Halaber, aztertzen ari dira txerri haragia eta letxugari ere zigilua ematea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu