Lan gatazka

Oñatiko Stadlerrek ez ditu hamabi langileren kaleratzeak egingo

Zenbait lanuzteren ondoren, greba mugagabeari ekin behar zioten langileek gaur

Stadlerreko langileen protesta bat, aurreo asteetan. LAB
xabier martin
2021eko uztailaren 16a
10:59
Entzun

Oñatiko Stadler enpresako hamabi langile kaleratzeko prozedura bertan behera utzi du zuzendaritzak. Autogintza sektorearentzat lan egiten du Oñatiko fabrikan 63 langilek jarduten dute. "Koronabirusaren aitzakian, hamabi kaleratze egin nahi zituen enpresako zuzendaritzak, eta %30eko soldata murrizketa inposatu", azaldu du LAB sindfikatuak. Uztailaren 8an, bi orduko lanuztea egin zuten langileek, eta uztailaren 13an, greba eguna.

Sibdikatuak abertzaleak deituta, gaur greba mugagabeari ekin behar zioten langileek, baina "presio horri esker", enpresako zuzendaritzak bertan behera utzi du aurkeztutako enplegua erregulatzeko dosierra. "LABentzat berri pozgarria da gaurkoa, eta langileek abiatutako borrokaren emaitza da. Langileak zoriondu nahi ditugu erakutsitako konpromisoagatik. Antolatzeak eta eskubideak defendatzeak emaitzak ematen dituela argi geratu da berriro ere".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.