Migel Iturriño Landaribar Poolster ontziko kapitainak atzo deklaratu zuen Arroxelako portuan, Efe agentziak jakinarazi zuenez. Poolster herenegun harrapatu zuten Frantziako uretan, Girondatik 100 kilometro ingurura. Kontrola egin zuten agenteek legez kanpoko arrantza gailua kondoia esaten dioten topatu zituzten ontzian. Horrez gain, Itsas Arazoetarako zuzendaritzak Efe-ri azaldutakoaren arabera, Poolsterrek bandera britainiarra duenez, ez du legatzik, mihi-arrainik edo merlenkarik harrapatzeko kuotarik, eta horiek topatu zituzten ontzian. Kapitainak kontrolaren aurretik 30 arrain kaxa itsasora hustu zituztela aitortu zuen.Poolster Egidazu armadorearen ontzia da, Milfordhaven du egoitza portua eta Ondarroa portutik aterea zen, zortzi mariñeleko eskifaiarekin
Ondarroako 'Poolster' ontziko kapitainak atzo deklaratu zuen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu