Schaeffler Iberia Elgoibarko enpresako (Gipuzkoa) langile bat hil da bere lanpostuan zegoela ondoezak jo eta ospitalera eraman ondoren. LAB sindikatuak jakitera eman duenez, hildakoa ondoezik sentitu zen irailaren 2an, eta iragan asteburuan zendu zen Mendaroko ospitalean (Gipuzkoa). Sindikatuaren zenbaketaren arabera, aurten Euskal Herrian bere lanpostuan hildako 54. langilea da, eta laneko 17. heriotzaistripu ez-traumatikoa.
LABek salatu duenez, enpresa horretan egondako enplegu suntsiketak eta datozen kaleratzeek langileen egoera “larritu” dute, eta haien ezinegona areagotu. Gai berean, gogoratu du egungo sistema neoliberalen lan karga eta presio gero eta handiagoa arrisku faktore dela, eta hain zuzen gehien ugaritzen ari den arrisku faktorea psikosoziala dela. Alde horretatik, Eusko Jaurlaritzari eskatu dio Osalan egokitu dezala arrisku faktore horri aurre egiteko.