Ontziolak

Ontzioletako greba orokorrak jarraipen "zabala" izan du La Navalen

Ehunka langilek Bilboko manifestazioan parte hartu du Espainiako Gobernuari sektorearen egoera “kritikoari” erantzuteko. Bideoa: manifestazioa. [YouTube]http://youtu.be/hNbnl7Ret1E[/YouTube]  

Lander Muñagorri Garmendia.
2013ko ekainaren 20a
19:13
Entzun

Greba orokorraren balorazio positiboa egin du Manolo Velado UGTko ontziolen saileko arduradunak. Edozein modutan, onartu du Gipuzkoa eta Bizkaiko lantegietan jarraipen ezberdina izan duela. Sestaoko La Naval ontziolan, esaterako, “erabatekoa” izan da, Zamakola eta Muruetan goizen bi orduko lanuztea egin duten bitartean. Gipuzkoan, ordea, jarraipen eskasagoa izan du, Balenciaga eta Pasaia enpresetan batzar informatiboak egin baitituzte.

Bilboko Kale nagusian ehunka langile bildu dira Eusko Jaurlaritzari, PPri, eta Espainiako Gobernuari eskaera bateratu bat egiteko: ez dezatela utzi sektorea hondoratzen. Lanuztera UGT, CCOO, ELA eta CAT sindikatuek deitu dute.

2002 eta 2011 urteen artean ontziolek tax lease deritzon laguntza fiskalak jaso zituzten, eta Europako Batzordeak orain laguntza horien inguruko espedientea zabaldu du. Laguntzak itzuli beharko balira, 3 milioi euro ingurura igoko litzateke kopurua, eta horrek ontziolei “azken kolpea” emango liekela uste dute sindikatuek. Horregatik tax lease-en auzian erantzun azkarra eta aldekoa izatea eskatzen dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.