BURTSA

Opari errealak

Joseba Barandiaran Andueza.
B. ANDUEZA
2005eko urtarrilaren 6a
00:00
Entzun
Realak oparia egin zuen atzo Bernabeun eta opari errealak errege magoek. Ronaldok minik ez hartu izana espero dugu soilik, ziur. Erreserba Federalak berriz interes tasa nominalak igotzeko asmo sendoa du, interes tasa errealak (inflazioaren arabera doituak) handitu edo mantentzeko. Hori errenta aldakorrarentzat ez da berri ona eta Ibex-35 indizeak 9.100 punturen maila galdu zuen, Wall Streeten sei minutuz baino gehiagoz ikusitako joerari jarraiki. Sudurra gorri-gorri amaitu zuen Ibex 35-ek. Moviles ipotxak sosak bildu zituen Hego Amerikan (+%0,42) eta Amadeus (+%0,27) eta Iberiarekin batera (+%0,77), hiru erregeez mozorrotu ziren, akziodunei opari errealak, benetakoak, banatuz. Balio merkatuko beste 32 akzioek galerak izan zituzten atzokoan, %2na pasakoak Arcelor, Acerinox eta Mapfreren kasuan. Ikatzaren baliokide, agian.

-Cesky Telecom du izena eta Txekiako estatuak enkante bidez saldu nahi du telefono konpainia horren %51. BaiFrance Telecom (-%0,89), bai Edurnezuri (-%0,86) eskaintza egitekotan dira: 1.600 eta 2.000 milioi artekoa.

-Real Madrilen presidenteak ACS (-%1,5) eraikuntza enpresan duen partaidetza handitu du, %5,05etik %5,97ra. Kudeatzaileak enpresan konfiantza du. Ez zen, ordea, atzo islatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.