Opor fiskalen auzia aztertzeko bilduko dira
GASTEIZ. Eusko Jaurlaritzako eta hiru diputazioetako arduradunak opor fiskalen auzia aztertzeko bilduko dira gaur. Orain urte batzuk hiru herrialdeetako enpresei emandako onura fiskalak legez kanpokoak zirela ebatzi zuen Europako Batasuneko Auzitegiak iaz, eta jasotako onurak itzultzeko agindu zien enpresei. Asteon, Espainiari isun ekonomikoa jartzea eskatuko duela jakinarazi du Europako Batzordeak, epai hori ez betetzeagatik .
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu