Oposizioa, Greziako murrizte neurrien aurka
ATENAS. Euroguneko finantza ministroek murrizketa neurriak babesteko eskatu zieten Greziako alderdi politiko guztiei. Nea Dimokratia oposizioko alderdi nagusiak esan du asteartean aurka bozkatuko duela. «Botika bat babesteko eskatzen didazue, jakinda gaixoa botika horren ondorioz ari dela hiltzen. Ez dut egingo», esan du Antonis Samaras NDko buruak.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu