Irudia.Uganda

OPOSIZIOKO BURUA, ATXILOTUTA BERRIZ

2011ko apirilaren 22a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Oposizioko alderdiek antolatuta, elikagaien, erregaien eta oinarrizko beste hainbat produkturen prezioen igoeraren aurkako manifestazioak egiten ari dira azken bi asteetan Ugandan. Walk to work izena jarri diote ekimenari —joan lanera oinez—. Protestetako bat negar egiteko gasekin eta gomazko pilotekin sakabanatu zuten atzo. Horrez gain, Kizza Besiye oposizioko burua atxilotu zuten hirugarrenez. Gobernuaren arabera, Tunisian eta Egipton gertatu bezala, erregimen aldaketa bultzatzea da protesten helburua, eta ez elikagaien garestitzea salatzea. Mobilizazioak hasi zirenetik, gutxienez lau pertsona hil dira. Irudian, atzoko protestak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.