Orain zer egin?

Joseba Barandiaran Andueza.
2009ko maiatzaren 28a
00:00
Entzun
Orain enpresakoei Egin egunkaria itxi zieten, eta horrek ez du atzera bueltarik. Burtsan ere, badirudi azkenaldian ez dela ezer gertatu: Moody's rating agentziak AAA kalifikazioa mantendu die AEBei; gasolina euroaren bueltan da Hegoaldean eta Saudi Arabiak petrolio eskari hazkorra espero du; Ibex-35 (+%1,12) 9.500 punturen langatik gora dabil, azken lau hilabeteetako maximoan; eta salerosketa bolumena 2.000 milioitik gorakoa delarik, irabaziak eta erosketak nagusitu dira. Orain zer egin? Bukatu da krisia? Finantza merkatuen baikortasunak normaltasunera itzulera adierazten du, edo atzeraezineko kalteak gertatu dira epe honetan? Bada General Motors ordainketak etetear egoteaz gain, 1,4 dolar behar dira euro bat erosteko eta arazoak dituzten finantza erakundeak ez dira gutxi, ez AEBetan, ez Europan. Defizit publiko handi eta hazkorrek guztia konponduko ote duten? Nekez; baina errebotea harrapatu dutenek lortu duten pagotxa ez da makala.



ArcelorMittal. Igoera politak izan ziren atzo: %5 pasa irabazi zuen ArcelorMittalek; %4na pasa irabazi zuten Abengoak, Gamesak eta Iberiak; Acerinox (+%3,19), baina, batez ere, bi banku handiek eragin zuten atzoko igoera. BBVAk (+%1,5) eta Erresuma Baturako marka bateratzeko asmoa agertu duen Santanderrek (+%2,3). CAC-40an (+%0,76), EADS (+%5,61), AXA (+%3,21) edota Peugeot (+%3,12) ere nabarmendu ziren. Espainiako Etenik gabeko Merkatuan salerosten den Kataluniako Dogi ehungintza enpresak ordainketak eten ditu, borondatezko konkurtso legera joz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.